Udal ordezkariak herritarrekin batuko dira euren eskaerak eta proposamenak batzeko

2012/11/20
Gaur alde zaharrekoen eta bertatik hurbil gelditzen diren auzoetakoen txanda izango da; bihar, berriz, aparteko auzolagunei eta landa eremukoei tokatuko zaie.

Udaletik auzoetara, auzoetatik Udalera. Filosofi horri jarraituz, legealdia hasi zenetik hirugarrenez batuko dira udal ordezkariak herritarrekin.

Bi bilera antolatu dituzte horretarako; biak 19:00etan, Zabielen izango dira.

Gaurkoan alde zaharreko eta handik hurbil daude kaleetan bizi diren herritarrekin bilduko dira. Bilerarako deitutako herritarrak ondoko kaleetan bizi direnak dira: Goiko plaza, Domingo Ibaibarriaga, San Migel, Jose Antonio Ezeiza, Madalena, Agirre lehendakaria, Almirante Gaztañeta, Jose Maria Alzibar, Erdiko kale, Konde kalea, Atxitxin eta jaitsiera, Beheko plaza, Barren kale, Ipar kale, San Gil, Frontoi kale, Sabanika eta jaitisera, Azkiaga, Modesto Txurruka, Felix Txurruka, Zubiaga, Tranpa, Nasa, Piñastegi, Ibirriaga, Portua eta Burumendi.

Bihar, berriz, aparteko auzotarrekin eta landa eremukoekin izango da bilera. Ondoko kale eta auzoetakoen txanda izango da: Astigarribia, Olabarrieta, Ibiri, Olatz, Mijoa, Galdona, Laranga, Txurruka Tenienteak, Iriagirre, San Agustin Urazamendi, Pikupe, Hirigibel, Olatz bidea, Samikolla eta Isabel Lobiano.

Bi bileretan orain arteko herri eskaeren egoera azalduko dute, eta berriak jaso. Horretaz gain, 2013ko aurrekontuetarako herritarren porposamenak batzea da udal ordezkarien asmoa.