UDALAREN OHARRA

Gabon zahar egunaren aurrean, Udalak honako oharra argitaratu du herritar guztiei eskatzeko EGUN HAUETAN PETARDORIK ETA ITXAPLERORIK EZ BOTATZEKO.

 

Ohar honen bidez, Mutrikuko Udalak arduraz jokatzeko eskatzen die herritarrei eta egun hauetan petardo eta itxaplerorik ez botatzeko eskatu.

Guztiok jakitun gara aspaldian ez duela euririk egin eta gure herriko berdeguneak lehor-lehor eginda daudela. Horrez gain, egun hauetan haize haundia dabil eta kantauri kostaldean hainbat sute piztu dira azken asteetan.

Aurreko urtean ere, Gabon zahar egunean, Mutrikun ezbeharra gertatu zen, hoteleko etxebitzen aurrean petardo batek auto baten azpian leher egin zuenean. Gertaera hartan hainbat auto erre ziren eta etxebizitzen aurrealdea ere kaltetu zen.

Arrazoi hauek guztiak kontuan izanda, Mutrikuko Udalak arretaz jokatzeko eskatzen die herritarrei, eta egun hauetan itxaplero edo petardorik ez botatzeko eskatu die.