UDALBATZA - OSOKO BILKURA (2023/11/29)

2023/11/29

Gaur, azaroak 29, Udalbatzaren Osoko Bilkura Youtubeko Mutrikuko Udalaren kanalean zuzenean ikusgai egongo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura ikusi ahal izateko:
https://www.youtube.com/watch?v=Rq6U5j25ti8
 

GAI ZERRENDA:

1. Ondorengo akten onespena:
• 2023-10-26ko Udalbatzaren ohiko osoko bilkurako akta.
2. Udaleko erabaki eta kudeaketaren berri ematea:
• 2023ko urriko alkate, hirigintza eta ongizate alorretako ebazpenak.
• Berankortasun txostena. 3/2023
• Udal jardueraren kudeaketako beste zenbait egintza.
3. Mutrikuko oinezkoen guneetarako sarrera mugatua arautzeko ordenantzaren aldaketa.
4. 2023 ekitaldiari dagokion enplegua eta tokiko garapena sustatzeko proiektuak, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen dituenak gauzatzeko Elgoibarko, Eibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko Udalen artean burutzen den gestioa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena.
5. “Pentsiodun guztiek gutxienez 1.080 euroko diru-sarrerak izatea bermatzea” erakunde adierazpena, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua elkarteak aurkeztua.
6. Pentsioei buruzko erakunde adierazpena EAJ-PNV alderdi politikoak aurkeztua.
7. “Azaroaren 25 emakumeenganako indarkeria ezabatzeko eguna” erakunde adierazpena, EUDEL elkarteak aurkeztua.
8. “Euskal zaintza eredu sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario baten aldeko” erakunde adierazpena EAJ-PNV alderdi politikoak aurkeztua.
9. “Euskara eta Bidea - Abenduak 3a, Euskararen Eguna” erakunde adierazpena UEMA mankomunitateak aurkeztua.
10. Erregu-galderak.