Udaltzainen lan-poltsa egingo du Udalak
2017/05/22
![](https://www.mutriku.eus/eu/albisteak/udaltzainen-lan-poltsa-egingo-du-udalak/@@images/aac8dc6b-d7b7-4147-af96-8827832081a6.jpeg)
Udaltzaingoaren zerbitzuan urtean zehar sortzen diren beharrak betetzeko erabiliko da poltsa. Hautaketa prozesuan parte hartzeko maiatzaren 29a baino lehen eman beharko da izena udaletxeko harrera-zerbitzuan.
Hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste:
- 18 urte beteta izatea.
- Eskola graduatua edo Lanbide Heziketako lehenengo maila izatea.
- Bigarren hizkuntz eskakizunari dagokion euskara-maila.
- Lanerako ezintasunik ez izatea.
Izena ematen dutenek hiru azterketa egin beharko dute:
- Proba fisikoa (baztertzailea).
- Euskara-maila neurtzekoa (maila egiaztatzen dutenak salbu).
- Proba teorikoa.
Informazio zehatza nahi duenak hementxe ditu oinarriak.
Izena emateko orria, hemen.