«UE M-9 Teniente Txurruka 1» esparruko borondatezko Birpartzelazio Proiektuaren hasierako onarpena
Iragarkia
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia ikusi
2026ko uztailaren 30ean emandako 59/2026 Ebazpenez hasierako onarpena eman zaio Mutrikuko «UE M-9 Teniente Txurruka 1» esparruko borondatezko Birpartzelazio Proiektuari.
Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 48.2 artikuluan eta Hirigintza Kudeaketari buruzko Araudia onartzen duen abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren 108. artikuluan xedatutakoaren arabera, aipatutako proiektua jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean. Iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, hedadura gehien duen egunkarian eta udaletxeko Iragarki taulan argitaratuko da, eta epea azken iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuko da. Epe horretan agiria aztertzeko aukera izango da, eta bidezko ikusten diren alegazioak egin ahal izango dira.
Mutriku, 2026ko uztailaren 30a.—Ainhize Azpiazu Azkarraga, alkatea.
