UEUk hamar ikastaro eskainiko ditu Eibarren udazken honetan

2013/10/03
Ikastaroen erdiak on line eskaintzen ditugu eta beste erdiak presentzialak izango dira.

UEUren udazkeneko eskaintza hamar ikastarok osatzen dute. Erdia on-line egin daiteke, beste erdia klasera joanda egin behar da.

Honako hau duzue eskaintza; baina UEUko orrialdean ikastaro bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratuko duzue.

On line eskaintza:

    Geogebra aurreratua.
    Krisia eta kudeaketa publikoa Euskal Herrian
    Kultura arteko hezkuntzaren garapena
    Moodle 2.3-ren oinarrizko erabilera
    Ubuntu eta software librera sarrera

Ikasgelako eskaintza:

    Emozioak eta norberaren gaitasunak lantzen
    Eskola libre eta demokratikoak: gizarte aldaketarako tresna eta gako
    Isiltasuna gelan
    Jendaurreko komunikazioa
    Sormen-tailer aurreratua

DIRULAGUNTZAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren on line irakaskuntzaren lerroa babestuko du hainbat dirulaguntza emanez. Laguntza hauek ikastaro hauetan (on line-koak eta presentzialak ere) izena ematen duten gipuzkoarrentzat dira. Matrikularen %35a ordainduko da.

Izena emateko epea irekita dago ikastaro guztietan, beraz, interesa izanez gero, UEUko web orrialdean ikastaro bakoitzaren barruan daude xehetasun guztiak, baita matrikula egiteko aukera ere.

Informazio gehiago:
Mari Karmen Menika (00 34) 943 82 14 26 edo markeskoa@ueu.org