Ugaitz Mugerzak Binakako Aizkora Txapelketako finala jokatuko du domekan

2014/03/28
Aitzol Atutxa izango du alboan mutrikuarrak; Larretxea eta Etxebarria gainditu beharko dituzte txapela eskuratzeko.

Urre mailako Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako finala jokatuko du domekan, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, Ugaitz Mugerza aizkolari mutrikuarrak. Aitzol Atutxa izango du bikote.

Donato Larretxea beratarrak eta Felix Etxebarria zigatarrak osatutako bikotearen kontra neurtuko dira mutrikuarra eta dimarra.

Bikote bakoitzak modalitate desberdinetan banatutako hamasei mozketa egin beharko ditu.

ITURRIA: Mutrikuko Hitza