Urteko lehenengo azoka txikia zapatuan izango da

2015/03/13

Azoka txikia martxan hasiko da martxoan. Zehazki, zapatu honetan, martxoak 12, izango da lehenengoa, eta ohi bezala, 09:00etatik 14:00etara, Beheko plazan izango da.

Aurten ere filosofi berberarekin dator: bertoko produktuak eta sasoikoak herritarrei eskura jartzea. “Herritar guztiek ez daukate ekoizleengandik zuzenean erosteko aukera. Mutrikun, astean zehar, ekoizleak merkatu plazan eta goizetik dauzkate postuak eta horrek herritar askori bertaratzeko ezintasuna ekartzen dio”, azaldu dute Garapen Sailetik. “Gainera, azoka txikian merkatura etrotzen ez diren zenbait ekoizle ere bertaratzen dira”.

Martxoko azokan, Ibiri, Antia, Maritxu-Itxasgain, Aritza, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dituzte eskura. Haiekin batera azoka honako hauek osatuko dute azoka: Ondare enpresako mermelada eta kontserbak, Iratxe loredendako loreak eta Julian Villenaren eztiak.

Aurrerantzean azoka txikia hileroko bigarren zapatuan egingo da. “Urtean zeharreko azokek berezitasunak edukiko dituzte eta ekimen ezberdinei lotuta egongo dira. Unean unekoari lotzen saiatuko gara beti ere, aurreko urteetan egin dugun bezala”, azaldu dute. “Bertokoa eta sasoikoa jatea baino osasuntsuagoa ez dago ezer, beraz, herritarrak betaratzera animatzen ditugu!”.

Urteko egutegia honako hau izango da:
• Martxoa: 14
• Apirila: 11
• Maiatza: 9
• Ekaina: 13
• Uztaila: 11
• Abuztua: 8
• Iraila: 12
• Urria: 10
• Azaroa: 14
• Abendua: 19 (Santo Tomas)