Uztailak 25ean, larunbata, Zesta Punta Jaialdi profesionala izango dugu Miruaitzen.

2015/07/21
Datorren larunbatean, uztailak 25, gaueko 22.30 etatik aurrera Zesta Punta Jaialdi ederra ospatuko da Miruaitz Frontoian Mutrikuko Udala eta Danok Baten eskutik. Lehendabiziko partiduan Foronda eta Salegi, Arbe eta Etxebaren aurka arituko dira. Bigarrengoan Goikoetxea eta Lekerika , Inza eta Aimarren aurka jokatuko dute.

10 euroko sarrera izango du jaialdiak eta ikuskizuna bermatuta dago pelotarien zerrenda ikusirik.