XVI. euskal artzai txakur txapelketa ikusteko aukera egongo da Kalbaixogainian

2013/09/06
Sei artzainek eta euren txakurrek artaldearekin bina ariketa egin beharko dituzte; txapelketa 17:30ean hasiko da.

Euskal Herriko hainbat txokotako artzainak batuko dira, etzi, 17:30ean, Kalbaixogainean. sei izango dira guztira, eta euren txakurrekin, fin arituta, XVI. artzain txakur lehiaketa irabazten saiatuko dira.

Bina ariketa osatu beharko dituzte artzainek. Euren txakurrekin eta artaldea mendean hartzea izango dute helburu eta epaileak agindutako lana ahalik eta azkarren betetzea.

Parte hartuko duten artzainak honako hauek dira:

  • Kepa Ardanza (Abadiño, Bizkaia)

  • Jesus Mari Plazaola (Arrasate, Gipuzkoa)

  • Aitor Tato (Ataun, Gipuzkoa)

  • Jorge Oteiza (Oronoz-Mugairi, Nafarroa)

  • Antonio Alustiza (Leitza, Nafarroa)

  • Jabier Zubiaurre (Mutriku-Kalbaixo, Gipuzkoa)