Malenetan zesta punta jaialdi ederraz gozatzeko aukera egongo da

2012/07/16
Zesta Punta Jaialdia izango dugu uztailaren 21ea,n 17.00etatik aurrer,a Miruaitz frontoian. Profesionalen aurretik Zumaia, Tolosa, Markina, Gasteiz eta Mutrikuko Infantilak ariko dira 15 tantotara jokatuko diren kinieletan. Jaialdirako sarrera doan izango da.
Esan bezala etorkizuneko zestalarien arteko norgehigokak irekiko du jaialdia. Haien ondoren, gaur egun puntisten artean goi mailan ari diren bi bikote ariko nor baino nor. Alde batetik, Beaskoetxea-Eyheragaray bikotea egongo da, eta haien aurrean, Iker Foronda- Mandagaran bikotea.