Zine Forum taldeak herriko sortzaileen lanak proiektatuko ditu gaur gauean

2014/05/09
Mutrikuwood jardunaldiaren baitan, besteak beste, Igone Arreitunandia eta Hodei Fernandez mutrikuarren film laburrak botako dituzte

Mutrikuko Zine Forum taldeak Mutriwood jardunaldia egingo du gaur, 22:15ean, Zabielen. Jardunaldiarekin Motz Motzian film laburren lehiaketarako motorrak berotzea du helburu Zine Forumek. Besteak beste, herriko bi sortzaileren lanak proiektatuko dituzte.

Igone Arreitunandiaren La ciudad tipografica eta Eritz Hernandezen Gosea film laburrak dira zehatz esateko gaur Zabielen proiektatuko dituztenak. «Herritarrak Motz Motzian film laburren lehiaketan parte hartzera bultzatu nahi ditugu eta horretarako, herriko bi sortzaileek egindako film laburrak proiektatuko ditugu», azaldu dute Mutrikuko Zine Forum taldeko kideek.

Film labur bi horiek proiektatzeaz gain, Zine Forum taldeak Motz Motzian lehiaketa iragartzeko egindako bideoa ere proiektatuko du. «Promozio bideo hori herriko sortzaileen lanak proiektatu aurretik botako dugu, motorra berotzen joateko».

Sortzaileen lanak proiektatzeaz gain, zuzendariak eruak ere bertan egongo direla esan dute Zine Forumeko kideek.

Behin ekintza hori eginda, datozen egunetan, taldeak Motz Motzian lehiaketako xehetasun guztiak jakitera emango ditu. «Lanak aurkezteko epeak eta bestelako baldintzak aurrerago zehaztuko ditugu», argitu dute.

Horrela ba, herritarrei gaur Zabielera joan eta herritarrek egindako lanarekin gozatzeko dei egin die Mutrikuko Zine Forum taldekoek; emanaldia doan izango da.

Iturria: Mutrikuko Hitza