Ziriako Andonegi ipuin lehiaketa abiatu da

2017/03/09
Apirilaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Aurtengo nobedadea ipuinen luzera: gehienez, 100 hitz.

Lehiaketa honetan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dira:

 

1. Edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du.

2. Lanak euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.

3. Gaia librea izango da eta, gehienez ere, 100 hitz idatziko dira.

4. Hiru sari banatuko

- Lan onena, 18 urtetik gorakoentzat: 500 euro.

- Mutrikuarren arteko lan onena: 250 euro.

- Gazteen arteko lan onena, 18 urtetik beherakoentzat: 150 euro.

 

5. Lanak apirilaren 12rako aurkeztu beharko dira bi modu hauetako bat erabiliz:


Posta arruntez: Mutrikuko Udala-Kultura Batzordea, Txurruka plaza z/g, 20830 Mutriku.

Idazlanak izenburua eta egilearen ezizena izango ditu agerian, eta ezin izango da egilearen izenik aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi baten barruan, idazlanaren izenburua eta ezizenarekin batera, egilearen datu pertsonalak agertuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa, sinadura eta nortasun agiriaren kopia. 


Posta elektronikoz: kultura@mutriku.net

Bidaltzen den mezuari bi fitxategi erantsiko zaizkio: Batean, idazlana goitizenez sinatuta; bestean, egilearen datu guztiak, nortasun agiria barne.

6. Epaimahaia Mutrikuko Kultura Batzordeak izendatuko du eta hartzen duen erabakia aldaezina izango da.

7. Aurkeztutako lanek maila egokirik ez balute, sariak eman gabe gera litezke.

8. Mutrikuko Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, egileen izenak aipatuta betiere.

9. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauetan jasotako guztia onartzea dakar.