ZIRIAKO ANDONEGI MIKROIPUIN LEHIAKETA 2021

Aurten ere, mikroipuin lehiaketa izango da eta lanak apirilaren 8rako aurkeztu beharko dira.

Lehiaketa honetan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dira:

  1. Edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu.
  2. Lanak euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
  3. Gaia librea izango da eta, gehienez, 100 hitz idatziko dira.
  4. Hiru sari banatuko dira:
    • Lan onena, 18 urte gorakoentzat: 500 euro
    • Mutrikuarren arteko lan onena: 200 euro
    • Gazteen arteko lan onena, 18 urtetik beherakoentzat: 200 euro
  5. Egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
  6. Lanak apirilaren 8rako aurkeztu beharko dira:
    Posta elektronikoz: kultura@mutriku.net
    Bidaltzen den mezuari bi fitxategi erantsiko zaizkio: batean, idazlana goitizenez sinatua; bestean, egilearen datu guztiak, nortasun agiria barne.
  7. Epaimahaia Mutrikuko Kultura Batzordeak izendatuko du eta hartzen duen erabakia aldaezina izango da.
  8. Aurkeztutako lanek maila egokirik ez balute, sariak eman gabe gera litezke.
  9. Mutrikuko Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, egileen izenak aipatuta beti ere.
  10. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauetan jasotako guztia onartzea dakar.