ZIRIAKO ANDONEGI MIKROIPUIN LEHIAKETA 2021
  
  
    
      
        
          2021/02/17
        
      
    
  
 
  Aurten ere, mikroipuin lehiaketa izango da  eta lanak apirilaren 8rako aurkeztu beharko dira.
                
              Lehiaketa honetan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dira:
- Edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu.
- Lanak euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
- Gaia librea izango da eta, gehienez, 100 hitz idatziko dira.
- Hiru sari banatuko dira:
 - Lan onena, 18 urte gorakoentzat: 500 euro
- Mutrikuarren arteko lan onena: 200 euro
- Gazteen arteko lan onena, 18 urtetik beherakoentzat: 200 euro
 
- Egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
- Lanak apirilaren 8rako aurkeztu beharko dira: 
 Posta elektronikoz: kultura@mutriku.net
 Bidaltzen den mezuari bi fitxategi erantsiko zaizkio: batean, idazlana goitizenez sinatua; bestean, egilearen datu guztiak, nortasun agiria barne.
- Epaimahaia Mutrikuko Kultura Batzordeak izendatuko du eta hartzen duen erabakia aldaezina izango da.
- Aurkeztutako lanek maila egokirik ez balute, sariak eman gabe gera litezke.
- Mutrikuko Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, egileen izenak aipatuta beti ere.
- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauetan jasotako guztia onartzea dakar.

