Ziriako Andonegi mikroipuin lehiaketako lanak posta elektronikoz bakarrik jasoko dira

2020/03/25
Bizi dugun egoeraren ondorioz, mikroipuin lehiaketan parte hartzeko lanak posta elektronikoz soilik bidali ahal izango dira.

Gogorarazi nahi dizuegu mikroipuinak aurkezteko epea apirilaren 1ean bukatuko dela. 

Bestelako erabaki guztiak (saridunak edota sari banaketa) momentuan momentuko egoeraren arabera hartuko dira, eta ahalik eta azkarren jakinaraziko zaizkizue. 

Barkatu eragozpen guztiak.