Mutriku Futbol Taldeari buruz
Mutriku Futbol Taldea 1944. urtean sortu zuten, eta gaur egun, Lurraldeko lehetasun mailan ari da.
Sortu, Club Deportivo Motrico izenarekin sortu zuten, eta 1981. urtean Club Deportivo Mutriku izatera pasatu zen. Azkenik, 1985. urtean gaur egun duen izena jarri zioten: Mutriku Futbol Taldea.
Bere ibilbidean maila ezberdinetan aritu izan da. 1960, 70 eta 80. hamarkadetan, 14 denboraldi Hirugarren mailan jokatu zituen; 1969-70 denboraldian, Generalisimoaren Kopan (gaur egun Errege Kopa bezala ezagutzen dena) parte hartu zuten, eta lehen bueltan kanporatuak izan ziren. Espainia mailako azken denboraldia 1988-89koa izan zen.
2006-07 denboraldia amaitzean, Lurraldeko Lehentasun mailatik, Lurraldeko Lehen mailara jeitsi zen. Gerora, berriz ere lehentasunezko mailara igotzea lortu zuen, eta gaur egun maila horretan ari da.
- Jantzia: Marra txuri-urdin bertikalak dituen kamiseta; galtza motz txuriak eta galtzerdi txuri-urdinak.
- Zelaia: San Muiguel zelaian jokatzen du taldeak. Zelaia herri barruan dago. Taldea baino lehenago existitzen zen zelaia, 1930tik dago leku berean, eta 2009ra arte benetako belarrezkoa zen. Aipatutako urtean, belar artifiziala eta argiztapena jarri zizkioten. Neurriak: 103 X 56.