Zerbitzuak online

Katalogoan bilatu

www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua

Helbide honetan liburutegian ditugun liburu eta gainontzeko dokumentuak aurki ditzakezu. Baita sareko beste liburutegietan daudenak ere. 

Bilaketa Mutrikuko liburutegiko bilduman soilik egin nahi baduzu, ez ahaztu, zerrenda horretan "Mutriku" aukeratu behar duzula:

Katalogoan bilaketak irizpide desberdinen arabera egin ditzakezu: titulua, idazlea, gaia, argitalpen urtea, hizkuntza, etab.

Katalogoa erabiltzen ikasi

 

Nire Biblioteka: berriztatzeak, erreserbak..

www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua

Katalogoan NIRE BIBLIOTEKA zerbitzuak zure kabuz hainbat gestio egiteko aukera eskaintzen dizu:

  • Zure datu pertsonalak kontsultatu.
  • Zure mailegu aktiboak kontsultatu eta maileguen epeak luzatu.
  • Mailegatuta dauden liburuak erreserbatu.
  • Mailegu-eskariak egin.
  • Erosteko proposamenak eta iradokizunak egin.

Zerbitzu honetaz baliatzeko, katalogoan identifikatzea beharrezkoa da: bazkide zenbakia eta pasahitza.

 

eLiburutegia: mailegu digitala

eLiburutegia Internet bidez liburu elektronikoak, filmak eta ikus-entzunezkoak mailegatzeko zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzak (EJ) sortu, mantendu eta herritarren esku jartzen duena doan, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkideentzat (EIPS).

Nola funtzionatzen du?

  1. Liburutegiko bazkide egin (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea).
  2. eLiburutegira sartu bazkide zenbakia eta pasahitza erabiliz.
  3. Liburu edo filmaren bilaketa.
  4. 21 egunez gozatu liburuak (online / deskargatu) // 72 edo 48 orduz, filmak (online)
  5. Deskargatuz gero:
    1. Adoberen ID bat sortu.
    2. Adobe Digital Editions programa (PC / Mac) instalatu.
    3. Deskarga Adobe Digital Editions programaren bidez ireki.

Mailegu arauak

Nola erabili eLiburutegia