Mutrikulan 2026 dirulaguntzak eskatzeko epea amaitzen ari da

2026/11/27
Enplegua sortzeko eta ekintzailetza sustatzeko laguntzak eskatzeko epea abenduaren 1ean amaituko da

Mutrikuko Udalak "Mutrikulan" 2026ko deialdia argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean azaroaren 16an. Dirulaguntza hauen helburua udalerriko jarduera ekonomikoa dinamizatu eta enpresa-ekimen nahiz enplegu berriak sustatzea da.


Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa da, hortaz, abenduaren 1a izango da eskariak bideratzeko azken eguna.


Deialdi honen inguruko alderdi garrantzitsuenak honako hauek dira:


• Dirulaguntza lerroak


o Enpresa-proiektu berrien sustapena: Mutrikun enpresak eratzeko ekimen berriei laguntzea, gastu eta inbertsio batzuk finantzatuz.
o Enpleguaren sustapena: Langileak kontratatzeagatik itzuli beharrik gabeko laguntzak ematea, plantilla handitzea eta lan-merkatuan zailtasunak dituzten kolektiboen laneratzea bultzatuz.

 

• Nor den onuraduna


o Pertsona fisikoak eta juridikoak, baldin eta bideragarritasun plana egina badute.
o Lantokia, egoitza soziala eta fiskala Mutrikun kokatu eta bertan alta ematen dutenak.
o Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztenak.


• Noiz eta nola eskatu


o Epea: Abenduaren 1a izango da azken eguna.
o Tramitazioa: Eskariak Mutrikuko Udaleko Garapen Sozioekonomiko alorrari zuzenduko zaizkio, eskari-orri normalizatuen bidez, eta beharrezko agiri guztiak aurkeztuko dira (besteak beste, bideragarritasun plana, memoria zehatza eta inbertsioen datuak). Eskaria Udaletxeko harrera gunean egin daiteke presentzialki edo era elektronikoan www.mutriku.eus web gunearen bidez.

 

• Oinarria eta eskaera orria

 

Oinarriak eta eskaera orriak esteka honetan aurkitu daitezke: dokumentazioa