Landa guneetako alojamenduak
Haitzalde
Haitzalde Kantauriar Itsasoaren talaia da. Eraikuntza berritzailea da, ingurunean erabat integratua. Belarrezko teilatua du, egurrezko kubo /terrazak eta harrizko paretak. Leiho handien bidez, itsasora begiratzen duen etxea da.
Guztiz ekipatutako 6 logela ditu, 5 bikoitzak eta 1 ezinduentzako guztiz prestatua.
Eskimera parajea
20830-Mutriku
Tel. +34 943 60 48 65
Mob. +34 626 91 39 00
info@haitzalde.com
www.haitzalde.com
Kokapena GoogleMaps-en

Matzuri Nekazal Turismoa
Mutriku eta Ondarroa artean, Galdonamendi auzoko iparraldeko hegalean kokatuta dago; naturaz inguratutako paraje lasai batean.
Bertatik, Bizkaiko Golkoko ikuspegi zoragarriak gozatu daitezke, Biarritzetik Lekeitiora bitarteko kostaldea ikusmiran izanik. Nekazal turismoak 4 hektareako eremu pribatua du, belardi zabalez, basoz eta zuhaitz mendezaharrez inguratuta, itsasora begiratzeko hainbat gune eskaintzen dituena
Galdona Auzoa, 12
20830-Mutriku
Mob. +34 688 77 47 74
www.matzuri.es/es
Kokapena GoogleMaps-en

Pikua
Pikua leku pribilegiatuan dagoen landetxea da, mendia eta itsasoaren artean.
Bere kanpoko terrazatik itsasoaren handitasunaz gozatzeko aukera ematen digu.
6 logela eta apartamentu bat ditu eta baita jatetxea ere, bertako jaki gozoez gozatzeko.
Bº Laranga, s/n
20830-Mutriku
Tel. +34 943 942 222
Mob. +34 639 712 630
luis@pikua.es

Zelaieta Landa-apartamentuak
Zelaieta Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkearen interes geologikoko guneetako batean kokatzen da. Olatz bailaran hain zuzen ere. Bailararen erdigunean dago, San Isidro ermitaren parean, eta leku egokia da lasaitasuna eta naturarekiko lotura bilatzen duten pertsonentzat.
Bi pertsonarentzako bi apartamentu ditu (beste bi pertsona ohe osagarrietan) eta bere jatetxean , Euskal Herriko janari tradizional bikainaz gozatzeko aukera izango duzue.
Olatz Auzoa 10
20830 MUTRIKU
Tel. +34 683 231 837
E-maila: zelaietaapartamentuak@gmail.com
https://www.nekatur.net/en/zelaietaapartamentuak
Kokapena GoogleMaps-en
