Hotelak eta pentsioak
Hotelak Mutrikun
Arbe Hotela
Mutrikutik Debarako bidean dago Arbe Hotela, abangoardia diseinuko hotel familiarra, kantauriar itsasoko ikuspegi bikainarekin eta igerileku apartaz gozatzeko aukerarekin.
Ingurumenean interes berezia dute Arbe Hotelean eta horren adierazgarri, hotelak beroketarako duen geotermia sistema da.
Berrikuntza ere maite dute eta hatz marka digitalaren bidez irekitzen dira logeletako ateak.
Laranga Auzoa, z/g
20830-Mutriku
Tel. +34 943 604 749
info@hotelarbe.com
www.hotelarbe.com
Kokapena GoogleMaps-en