Berdel eguna

Urtero aste santuaren inguruko larunbat batean Mutrikun ospatzen den jai handia.

Berdel egunaren ibilbidea luzea da; garai batean berdela asko arrantzatzen zen, baina jendeak ez zuen arrain hau ezagutzen eta oso prezio baxuan saltzen zen. Gure kostaldeko arrantzaleen onurarako kanpaina ederra izan zitekeela pentsaturik, 1993an egin zen  hausnarketa prozesu baten ondoren berdelaren kontsumoa potentziatu behar zela erabaki zen eta kontextu honen barruan sortu zen Berdel Eguna.

Ordutik hona, urtero  ospatu da jai hau eta dagoeneko, Mutriku herriaren izenari lotzen da arrain gozo hau.  Berdel Egunean, herriko eta inguruko sukaldariek prestatutako errezeta ezberdinekin  sukaldatzen da berdela, eta egun horretan Mutrikuko Portura hurbiltzen den jendeari dastatzera ematen zaizkio pintxo moduan.  Urtero 25000 razio serbitzen dira, tartean pintxoak, berdel marmitakoa edo berdel errea izanik.

Jai hau herriko jendearen parte hartzeari esker egin daiteke eta urtero urtero, herriko emakume eta gizonek  jai honen antolaketan doan egiten dute lan, elkarlanean Berdel Eguna aurrera aterata.

Euren esfortzuaren ondorioz, Berdelari egin zaion promozio kanpainarekin batera, gaur egun arrain hau askoz ere gehiago apreziatzen da eta salmentan prezio hobea egiten du, dagoeneko baxurako arrantzaldirik garrantzitsuenetarikoa suposatzen duelarik.

Hau da azken Berdel Eguneko egitaraua:

XXIII. Berdel eguna (2018)

Martxoak 16, Ostirala - BERDEL AIPAMENA

Goizeko Izarra Ikastolari sortu zenaren 50. urteurrenean Berdel Aipamena emango zaio. Ordua: 20:00 Lekua: Udaletxea

Martxoak 23, ostirala - GRAVNI zesta punta txapelketa.

Gipuzkoako Zesta Punta Federazioak antolatuta Ordua: 19:00 Lekua: Miruaitz Frontoia

Martxoak 24, Larunbata - BERDEL EGUNA

10:30 Artisau eta sortzaileen azoka
Txurruka Plazan
Antolatzailea: EIXU Artisau Elkartea

12:00 Mutrikuko XII. Belauntzien Txapelketa
Hasiera. Antolatzailea: Kalatxori elkartea

12:00 Berdel pintxopotea
Herriko tabernetan

12:00 Trikitilariak kalejiran

13:00 Mutrikuko Abesbatzak
Kontzertua Zabiel Plazan

18:00 Berdel Pintxo Dastaketa
Mutrikuko Portuan

20:00 Kontzertua: GUDA DANTZA
 Mutrikuko portuan