Iruzurraren Aurkako Plana
- Iruzurraren aurkako plana
Mutrikuko Udalak, 2023ko abenduaren 28-ko Udalbatza-Osoko bilkuran, iruzurraren aurkako plana onartu zuen aho batez. Mutrikuko Udalaren iruzurraren aurkako plana
- Mutrikuko Udalaren kode etikoa
Mutrikuko Udalak, 2023ko abenduaren 28-ko Udalbatza-Osoko bilkuran, udalaren Kode Etikoa onartu zuen aho batez. Mutrikuko udaleren kode etikoa
- Iruzurraren Aurkako Erakunde Adierazpena
Mutrikuko udalerriko udalbatzaren 2022ko martxoaren 31ko osoko bilkurak ondoko Iruzurraren aurkako Erakunde Adierazpena onartu zuen. Iruzurraren Aurkako Erakunde Adierazpena
- Komunikazio eta salaketa kanala
Europar Batasunetik datozen funtsen kontura finantzatutako proiektu edo eragiketei dagokienez iruzurra edo irregulartasuna izan daitezkeen gertaerak jakinarazi nahi dituenak edo Udalari dagokion bestelako legez kanpoko jardueren inguruan modu seguruan eta konfidentzialean informatu nahi duenak, Mutrikuko Udalaren salaketa kanala erabili dezake ondorengo esteka baliatuta: Salaketa Kanala
Salatzaileak Mutrikuko Udalera ez ezik, Iruzurraren aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionalera ere bideratu ahal izango du salaketa. NSN da Europar Batasunaren finantza-interesak iruzurretik babesteko ekintzak koordinatzeaz arduratzen den organoa, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoarekin (OLAF) lankidetzan.
https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/es-ES/snca/Paginas/ComunicacionSNCA.aspx
(Zure datuen babesari buruzko oharra: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren (DBEO) arabera, Mutrikuko Udalak jakinarazten du zure datuen tratamenduaren arduraduna Mutrikuko Udala/Txurruka plaza z/g dela. 20830 Mutriku/IFK P2006000J. Tratamenduaren helburua da Mutrikuko Udalak Europar Batasunetik datozen funtsen kontura finantzatutako proiektu edo eragiketen inguruan sor daitezkeen iruzur-kontsultak edo -salaketak kudeatzea. Tratamenduaren legitimazioa edo oinarri juridikoa: ez da nahitaezkoa datuen erabilera baimentzea, baina kasu honetan, udalak ezingo du bere salaketa kudeatu. Hartzaileak: datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako. Interesdunek eskubidea dute beren datuetara jotzeko, datuak zuzentzeko edo, hala badagokio, datuen tratamendua ezabatzeko, aurka egiteko edo murrizteko.)