ARKU GAIN COWORKING GUNEA ERABILI NAHI DUNTENENTZAKO DEIALDIA ZABALDU DA

2024/01/23
• 5 lanpostuk esleituko dira • Eskariak bideratzeko epea hilabete bat izango da

Arku Gain Coworking guneko 5 lanpostuen esleipena martxan dago

Mutrikuko Portuan dagoen Arku Gain eraikuntzaren bigarren solairuan kokatu du  Mutrikuko Udalak herriko ekintzaileei bultzada ematen lagunduko duen gune berria: Arku Gai Coworking gunea.

Proiektu hau Mutrikuko Udalak finantzatu du, eta  Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena Sailaren  “Itsaspen” programaren dirulaguntza izan du.  

Esleipenerako oinarriak urtarrilak 15ean argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta herriko ekintzaileei zuzenduta egongo da:

  • Enpresa berri bat sortzeko proiektua aurkezten duten ekintzaileak.
  • Jada eratuta dauden enpresa proiektuak.

 

Udalak ekintzaileen eskura ondorengo azpiegiturak jarriko ditu:

  • 5 lanpostu ezberdin, ekintzaile bakoitzarentzako bat. Norberaren erabilerako eremua izango da hau.
  • Erabilera komuneko gelak:
  •       Bilera gela
  •       Komuna
  •       Itxaroteko gunea

 

Udalak eskainiko dituen zerbitzuak mantenu orokorrari loturikoak izango dira batez ere: Internet lotura, erabilera komuneko guneen garbiketa zerbitzua, erabilera komuneko guneen mantendua, elektrizitatea, ura, asegurua etb. 

Gune honen erabiltzaileek, Debegesaren bidez tutoretza zerbitzu bat jaso ahal izango dute eta euren enpresek helbide soziala Arku Gain Coworking gunean kokatu ahal izango dute.

 

Onartutako erabilerak:

Coworking gunea administrazio lanketa bat garatzera bideratuta dago: administrazio, komertzial, informatika, diseinua edo antzekoak. Beraz, leku hori ezin izango da erabili, adibidez, fabrikazioa, muntaia edo biltegiratzeko espazio bezala, ezta salmenta zuzeneko denda bat bezala ere.

Era berean, ez da onartuko gainerakoei zarata edo eragozpenak sor diezazkiekeen elementurik. Ezta instalazioetan edo ekipamenduetan narriadura eragin dezaketen jarduerarik ere.

Arautegia eta prezioa:

Arku Gain Coworking gunea  arautzen duen ordenantza www.mutriku.eus web gunea ikusgai dago, Garapena Sailaren barruan eta eskaria egiten duenak araudia ezagutu behar du, izan ere, bertan, udalaren zein erabiltzaileen bete beharrak definitzen dira, besteak beste, ordutegia, bilera gelaren erabilpena, egonaldiaren iraupena etab.

Gunea erabiltzeko prezioari dagokionean, lehen hilabeteetan doakoa izango da; Ondoren, udal- tasak eguneratzen direnean, hilabeteko 65€ko tasa  bat ordaindu beharko dio erabiltzaileak Udalari.

Eskaerak egiteko epea:

Eskaerak Mutrikuko Udaleko erregistro orokorrera bideratu behar dira, urtarrilak 16tik hasi eta hilabeteko epean.

Eskariarekin batera ondorengo dokumentuak aurkeztu  behar dira:

 Proiektuaren memoria zehatza: Balorazioa egiten lagunduko du, beraz kontutan izan behar dira balorazio irizpideak.  

 Lan taldearen informazioa

 IFKren kopia    

 Eskatzailearen nortasun agiriaren kopia    

 Ordezkatze- ahalmenaren kopia, kasua bada, eta ordezkariaren NANaren kopia   

 Jarduera Ekonomikoaren gaineko zergaren altaren kopia

 Bankuko kontu korrontearen titulartasun ziurtagiria

 Foru Ogasuneko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak eguneratuak izatearen aitortza 

 

Esleipenerako hautaketa prozesua:  

Hautaketa ondorengo irizpide hauen arabera egingo da eta lortutako puntuaketaren arabera esleituko dira lekuak:

 

  • Negozio plana: 20 puntu.
  • Negozio proiektu berria izatea (urtean bertan sortua edo sortzeko bidean egotea): 10 puntu.
  • Itsasoari loturiko proiektua izatea: 5 puntu.
  • Aurrez martxan dagoen enpresa izatea: 5 puntu.
  • Jarduerak Mutrikurako izan dezakeen interes maila: 15 puntu.

 

  • Proiektuek hazteko, eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko duten gaitasuna: 15 puntu.
  • Proiektuak energia berriztagarriak ekonomia zirkularra edo ekonomia urdinarekin lotura izatea: 5 puntu.

 

  • Proiektuak genero berdintasuna bultzatzea: 5
  • Proiektuak euskararen erabileraren faktorea integratuta izatea: 5 puntu.
  • Enplegu soziala bultzatzen duen proiektua izatea: 5 puntu.
  • Aurreko deialdietatik itxaron zerrendan egotea: 5 puntu.

 

Informazio gehiago

Esleipenerako oinarriak, zein eskari orria, www.mutriku.eus atarian aurkitu daitezke.

Hala ere, informazio gehiago nahi duenak, edo zalantzaren bat argitu nahi duenak, Mutrikuko Turismo Bulegora jo dezake edo ondorengo e-mailera eskutitza idatzi: garapena@mutriku.eus