ARKU GAIN COWORKING GUNEA

Garapen alorretik Mutrikuko Udalak Arku Gain Coworking Gunean sortu du ekintzailetza sustatzeko

ARKU GAIN COWORKING GUNEA

Mutrikuko Udalak Garapen Sailaren bidez, ekintzailetza sustatzeko aurrera eramaten dituen ekimenen baitan sortu da gune hau. Herriko ekintzaileei lan-eremu partekatu bat eskaintzeko helburua du iniziatiba honek eta lankidetza, sorkuntza, elkar ikaskuntza eta ekintzaileen arteko harremanak eta proiektu bateratuak bultzatzeko balioko du.

Arku Gain eraikuntzak eta Mutrikuk herri bezala duen itsas historia kontutan izanik, elkarlanerako gune honek ere itsasoarekin lotura izatea nahiko luke Udalak, hori dela eta, era horretako ekimenak bultzatzen saiatuko da.

POSTUEN ESLEIPENA:

Mutrikuko Udalak 5 gune esleituko ditu herriko ekintzaileen artean. Eskaerak Mutrikuko erregistro orokorrean egin behar dira.

  • Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira postuen eskaera egiteko oinarriak.
  • Eskatzaileak Arku Gain Coworking gunea erabiltzeko eskaera orria bete behar du.
  • Prezioak: udala tasak eguneratu arte ez da kobratuko. Ondoren 65€ hilabeteko.
  • Eskaerak egiteko epea: Hilabete bat urtarrilaren 16tik hasita.

 

Informazio gehiago: garapena@mutriku.eus 

 

Proiektu honek, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailaren  diru laguntza jaso du, Itsaspen programaren bidez.