Itxas Eguna
Datorren ekainaren 28an Arrantzale Eguna ospatuko dugu Mutrikun. Herritik jaio den ekimen honetan Mutrikuko herriak itsasoarekin duen lotura ospatu nahi du.
Ekitaldiak goizeko bederatzi t’erdietan hasiko dira. Moilan eta San Piñastegi plazan orain dela mende bateko lanbideak berreskuratuko dira. Bale ehiza eta arrainaren salmenta antzeztuko du herriko antzerki taldeak.
Eguerdi aldera ekitaldietan parte hartuko dutenen bazkaria izango dugu moilan, bertara ehun eta hogeita bost lagunentzako jana izango delarik.
Arratsalde partean, itsasoan gelditu direnen omenez proseziñua eta lore eskaintza egongo da eta herriko Musika Bandak hildakoen memorian pieza berezi bat joko du.
Eguna jai giroan amaitzeko, trikitilariak izango ditugu, antzinako doinu zaharrak iluntzerarte jotzen egongo direlarik
EGITARAUA: