Opera gauak liluratu egin ditu mutrikuarrak

2012/07/05
Ia astebete pasa den arren, Mutrikuko Musika Bandak eskainitako ikuskizunak, oraindik ere, mutrikuarren ahotan egoten jarraitzen du. Herritarrek herritarrentzako prestatutako emanaldia berezia izan zen benetan, bai bere izaeragatik, baita ikuskizunak eman zuen mailarengatik ere.

Mutrikuko Musika Bandak prestatutako emanaldiak harrituta utzi zituen mutrikuarrak. Espero ez bezalako ikuskizunarekin egin zuten topo, eta ohikoa ez den genero bat hurbiletik ezagutu eta harekin gozatzeko aurkera eduki zuten.

Gainera, musikariek egindako lana bikaina izan zen. Horri herriko koruek egindakoa gaineratuz gero, emaitza ezinhobea izan zela esan daiteke. Nabarmentzekoa  bakarlariek erakutsitako maila: herrian ahots ederrak daudela agerian utzi zuten, eta gainera, interpretaziorako dohainak dituztela agertu zuten.  Bandako kideek, opera antzokietan ohi den bezala, lore sorta banarekin eskertu zuten haien lana.

Opera gaua, bakarlariakOpera gauak parrokia guztiz bete zuten ikus-entzuleak hunkitzea lortu zuen. Sentimenduak azalera atera ziren. Aukeratutako piezek ere izan zuten zerikusirik. Izan ere, musikari esanguratsuen pieza ezagunak zeuden egitarauan. Egindako aukeraketa zabala arrakasta lortzeko lagungarria izan zen, dudarik gabe.