Ugaitz Mugerzak bigarren urtez jarraian urrezko txapela eskuratu du

2015/03/09
Iaz bezala Atutxa II.arekin batera igo da, aurten ere, Urrezko Aizkolarien Txapelketako podiora.

Aitzol Atutxa (Atutxa II) eta Ugaitz Mugerza  (Mugerza II) irabazi dute, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu den Eusko Label Txapelketako Urrezko Aizkorako finala. Aizkolariek elkarrekin lortzen duten bigarren txapela izan da domekakoa (martxoak 8).

25 minutu eta 20 segundotan bukatu dituzte lanak joan den urteko irabazleek, eta minutu bat eta 39 segundo gehiago behar izan dituzte Jon Rekondok eta Ander Erasunek. Bi bikoteek hamaseina mozketa egin behar izan dituzte, sei modalitatetan banatuta.

 

 

Hona hemen erabilitako denborak:

Sailkapena urrezko 2015