Garapena: Dirulaguntzak

Garapen alorretik Mutrikuko Udalak hainbat dirulaguntza bideratzen ditu, bertako ekonomia suspertze aldera.

Mutrikuko alor sozio-ekonomikoan lan egiten duten elkarteentzat

Ondoko diru-laguntza deialdi honekin Mutrikuko Udalak alor sozio-ekonomikoan diharduten hainbat erakunde, instituzio eta elkarteren jarduna sustatu, bultzatu eta babestu nahi du. Erakunde hauek oinarrizko subjektuak direla ulertzen da Mutriku moduko udalerrien garapen sozioekonomikoa bultza- tzeko. Urtero ateratzen dira.

Azken deialdia: 2018.

Eskari orria jaitsi

Dirulaguntza eskatzeko epea: 2018ko Urriak 30 arte. 

Mutrikulan

Dirulaguntza hauen helburua, lanpostu berriak sortzea eta emakumeak, zein lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak, lan-munduan sartzea sustatzea da. Horrela, Mutrikun,  enplegu sorrera eta enpresa-ekimenen garapena bultzatzen delarik.

Urtean behin ateratzen da. 

Azken deialdia: 2018

Eskari orria jaitsi

Dirulaguntza eskatzeko epea: 2018ko Urriak 30 arte. 

Inguru komertzialeko lokal hutsak berreskuratzeko dirulaguntza

Mutrikuko merkataritza biziberritzeko lan ildoen baitan, inguru komertzialetan merkataritza berreskuratzea eta indartzea nahi da, bertako lokal hutsak ekintzaile berriekin berreskuratzeko estrategia garatuaz.  Eremu horien indarberritze prozesurako funtsezkoa da merkataritza-jarduna bultzatzea; hain zuzen, eremu horiek ekonomikoki suspertzeko akuilu nagusietakoa da merkataritza.

Urtean behin ateratzen da.

Azken deialdia: 2018

Eskari orria jaitsi

Dirulaguntza eskatzeko epea:  dagoeneko martxan dauden enpresak 2018ko Urriak 20 arte. Urriak 9tik aurrera sortutako enpresak, 2018ko Azaroak  30a arteko epea dute eskatzeko.