Lapatxoko Gaztelekua

  • Zer da:

Lapazorri Aisialdi elkarteak nerabeentzat eskaintzen duen zerbitzu integrala da.

Lapatxoko Gaztelekua ekipamendua baino gehiago da. 12-18 urte bitarteko nerabeei zuzendua dago, ateak guztientzat zabalik daude eta inongo bazterketarik gabe. Gazteei beraien aisialdia antolatzeko aukera ematea da gaztelekuaren asmoa; beraien kabuz sortzeko duten ahalmena ikustaraztea.

  • Helburu orokorrak:

 Aisialdi eskaintzaren helburua hezitzailea izan behar da:

         . nerabeen oreka pertsonala lantzea

         . balioen hezkuntza lantzea

         . sormena zein ekimen pertsonalari bidea ematea.

Nerabeei beraien aisialdia modu positiboan eta dibertigarrian pasatzeko aukera ematen zaie.

Bestalde, herriko ekintzetan parte hartzera bultzatu nahi dituzte, herrian parte hartze dinamika bat sortuz.

  • Ordutegia:

Ostiralak eta larunbatak: 17:00 - 21:00

Igandeak: 16:00 - 20:00

  • Helbidea:

               Lapatxoko Gaztelekua

               Frontoi jeitsiera Kalea z/g. Matadei Zahar Eraikina.

               20830 Mutriku- Gipuzkoa

  • Telefonoa: 943 60 70 36 
  • E-posta: lapatxokogaztelekua@gmail.com

2023-2024 ikasturtea

  • Ikasturte berriaren aurkezpena. Kartela deskargatzeko hemen.
  • Izen emate orria. Deskargatu hemen.

 

  •   Hezitzaileak: Ur Lete Sanchez - Ane Zubiaurre Goenaga - Irati Irizar Arrieta