Liburutegia erabili

 

Bazkide izan

Zenbait zerbitzu erabiltzeko, hala nola, mailegua, bazkide-txartela izan behar duzu.Txartel honi esker Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean dauden udal liburutegi guztietako bazkide izango zara. Txartel hau doanekoa da.

Nola eskuratu:

Eskabide orria deskargatu, edo eskatu liburutegian, eta ondoren,

  • Haurrak (0-14 urte): zure gurasoek edo tutoreek sinatuta, guri mostradorean entregatu behar duzu, NAN agiriarekin, baldin baduzu.
  • Helduak (+14 urte): eman inprimakia beteta eta NAN, AIZ, EHNA edo pasaportearen kopia bat liburutegian.

Datuak eguneratuak mantendu: helbide edo telefonoa aldatuz gero, edota bazkide txartela galduz gero, liburutegian jakinarazi, mesedez.

 

Maileguak

Mailegua egiteko bazkide txartela aurkeztu behar duzu.

Mailegu kopurua eta epeak:

  • 3 liburu (21 egun) eta 3 material berezi: DVD/CDak (7 egun) Mutrikuko liburutegian.
  • 5 liburu (21 egun) eta 5 material berezi (7 egun) sareko gainerako liburutegietan.

Mailegutako dokumentuak hartu dituzun liburutegian itzuli behar dituzu.

Berriztatzeak: Dokumentu guztien epea behin luza daiteke (erreserba duten dokumentuak eta epez kanpo daudenak izan ezik). Mailegaldia bukatu baino 5 egun lehenago berritu ahalko da.

Erreserbak: Mailegatuta dauden 2 dokumentu erreserbatu ahalko dituzu. Erreserbatutako dokumentuak jasotzeko 2 eguneko epea izango duzu, jakinarazpena egiten den unetik aurrera. 

Luzapenak eta erreserbak non egin:

Isunak: Atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzagatik egun bateko zigorra jasoko du erabiltzaileak eta isuna EIPSko sare osorako izango da.

Dokumenturen bat galdu edo hondatzen baduzu, horren berdina erosi beharko duzu.

Liburutegien arteko mailegua

Gure bilduman ez dauden liburuak beste liburutegi batetik ekartzea eskatu dezakezu, gehienez 2 aldi berean.

Mutrikuko liburutegiarekin mailegua egiten duten liburutegiak:Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiak; Koldo Mitxelena Kulturunea.

Mailegu-eskaera egiteko inprimakia. Kontaktua: mutrikuliburutegia2@gmail.com

Erakundeei mailegua

Ikastetxeek eta bestelako erakundeek dokumentu kopuru eta epeetan mailegu baldintza bereziak dauzkate.

.

Guneak

Liburutegi Orokorra, Haur Liburutegia, KZgunea, Ikasketa Gelak

Liburutegi Orokorra

Irakurketa eta kontsulta

Bilduman hainbat gairen inguruko informazioa aurkituko duzu. Fondoak liburutegian bertan kontsultatu ahal izateko ez dago zertan bazkide izan.

Literatura

N Narratiba
P Poesia
T Antzerkia
K Komikia
82-3 Saiakera. Prosa

Ezagupenak

0 Hiztegiak. Entziklopediak. Gai orokorrak. Informatika
1 Filosofia. Psikologia
2 Erlijioak
3 Gizarte zientziak. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea. Hezkuntza
5 Zientzia hutsak. Matematika. Fisika. Kimika. Biologia.
6 Medikuntza. Teknika. Sukaldaritza. Enpresa...
7 Artea. Kirolak
8 Hizkuntzalaritza. Literatura
9 Geografia. Historia
B Biografiak

Hemeroteka

Egunkariak eta gai ezberdinetako aldizkariak topatuko dituzu. Liburutegian bertan irakurtzeko bakarrik. Azkeneko hilabeteko egunkariak gordetzen ditugu.

Multimedia

Dokumentalak DVDan, CDak eta CD-ROMak maileguan eraman ahal dituzu.

Tokiko bilduma

Mutriku eta bere inguruarekin lotutako dokumentuak biltzen ditugu sail honetan, baita mutrikuarrek egindakoak ere. Bilduma hau osatzeko eskertzekoak dira partikularren emariak.

WIFI konexioa

Liburutegian doako WIFI zerbitzua eskaintzen da. Konektatzeko pasahitza eskatu behar duzu.

Fotokopia autozerbitzua

Liburutegian salgai dagoen txartel batekin funtzionatzen du zerbitzu honek.

 

Haur liburutegia

Zer eskaintzen dit?

Hemen aurkituko dituzu adin bakoitzari egokitutako liburu pilo bat, ipuinak, komikiak, informazio liburuak, filmak, ordenagailu jokoak, eta abar, liburutegian bertan kontsultatzeko edo etxera eramateko.

Hortaz gain, ikasteko eta ondo pasatzeko:zenbait jarduera ere eskaintzen dira: tailerrak, ipuin-kontalariak…

Nola dago antolatuta?

Liburuak gaika eta adinaren arabera sailkatuta daude.

Kolorezko gometxak erabiltzen dira liburuak ze adinetarako egokiak diren jakiteko (gutxi gorabeherakoa da, noski):

Gurasoentzat:

  • Zortzi urtetik beherako haurrek gurasoekin etorri eta egon behar dute beti.
  • Animatu zure umeak liburuekin eta irakurzaletasunarekin kontaktuan jartzeko, eman erraztasunak.
  • Har ezazu parte, modu aktiboan, zure umeekin liburutegian:
    • irakurri ipuinak,
    • erakutsi marrazkiak....
  • Gogoratu! Haurra nekatzen hasten bada, joateko ordua da.

 

KZgunea

Udal liburutegian (Erdikokale 28, beheko solairua) dago kokatuta KZgunea Mutrikun.

Beraz, egunero erabil daiteke Liburutegiko ORDUTEGIAN: NABIGAZIOA bakarrik, hitzordurik gabe. 5 ordenagailu daude interneten doan nabigatzeko (gehienezko denbora 50 min.).

Gainerako zerbitzuetarako, aldez aurreko HITZORDUA eska ezazu hemen sakatuz edo 945 062 555 telefonora deituz.

14 urtetik gorakoentzat. KZgunean erregistratu behar da. Ez da nahikoa liburutegiko txartela izatearekin.

Zerbitzuen katalogoa 

Ikastaroen katalogoa

KZguneko informazio guztia

 

Ikasketa Gelak

16 urtetik gorakoentzat. Sartzeko giltza elektronikoak erabiltzen dira, eta liburutegian egin behar da eskaera. 

Zabielgo ikasgela:

Erdikokale 28, Beheko solairua. Zabiel Kultur etxera sartu eta eskuinera. 12 pertsonarentzako aforoa.

Liburutegiko ordutegian erabil daiteke. Ohiko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 / 17:00-20:00. Udan, Gabonetan eta Aste Santuan, goizez bakarrik dago irekita.

WIFI konexioa. Gainera, erreferentziazko eta kontsulta-lanerako hainbat liburu dago eskuragarri aretoan bertan.

Konde kaleko ikasgela:

Konde kalea 18, Beheko solairuko lokala. 18 pertsonarentzako aforoa.

Ordutegia: Goizeko 6:00etatik gaueko 24:00etara dago zabalik, urteko 365 egunetan.

WIFI konexioa.

Ikasketa Geletako Araudia 

Ikasketa gelak erabiltzeko izen-emate orria 

 

Jarduerak

Ipuinaren Ordua

Urritik ekainera, hilabetean behin, haurrentzako ipuin emanaldi bat egiten da. Sarrera librea da. 

Ipuinaren ordua programaren helburua irakurketaren bidez irudimen eta fantasia pizteaz gain, modu dibertigarri batean, haurra liburuetara eta liburutegira hurbilaraztea da.

Saioak agendan eta prentsan iragartzen dira.

Liburu Astea

Apirilean, Liburuaren Egunaren harira, Liburu Astea ospatzen da, hainbat ekimenekin.

(Apirilak 23: Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta apirilak 2: Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna).

LiburuTruk – BookCrossing gunea

Liburuak trukatzeko udal liburutegiko gune askea.

Edonork interesgarri eta egoera onean eta jada behar ez duen libururen bat baldin badu, ekar dezake eta horretarako prestatu dugun tokian utzi. Era berean, bertan bere intereseko zerbait ikusten badu berarentzat hartu eta etxera eramateko aukera dauka  Triptiko informatiboa

 

Zer irakurri

Berrienak 

Literatura

 Haur liburuak

 

Irakurketa Gidak

 

Arau nagusiak

Besteekiko begiruneagatik eta giro atsegina sortzeko asmoz honako arauak errespetatu:

  • Bertako dokumentuak, instalazioak eta zerbitzuak egoki erabili.
  • Errespetuz jokatu beste erabiltzaileekin eta liburutegiko langileekin.
  • Liburutegian denok gustura egon gaitezen ixiltasuna garrantzitsua da, eta giro lasaia mantentzea beharrezkoa.
  • Telefono mugikorrak isildu; hitz egin behar izanez gero, irten kanpora.
  • Higieneagatik, liburutegian ezin da erre, jan ezta edan ere (ura izan ezik)
  • Ezin da liburutegira animaliekin sartu.
  • Bizikletak, patinak, baloiak.. kanpoan utzi behar dira.

Guztion erantzukizuna da liburutegia zaintzea, funtzionamendu arauak betetzea eta uzten diguten material hori zaintzea, izan ere liburutegia doako zerbitzua izan arren, dokumentuak garestiak dira eta batzuetan benetan bitxiak eta lortzen oso zailak.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.