Gizarte zerbitzuen arloko elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak

GAO-KO ARGITALPENA: 2026ko UZTAILARENren 15a
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 24ean egindako bilkuran Mutrikun gizarte zerbitzuen alorrean diharduten elkarte, erakunde eta instituzioentzako dirulaguntzak emateko programa arautzeko 2026 ekitaldiari dagozkion oinarriak onartu zituen.
Kontuan harturik adierazitako oinarriak, dirulaguntza honi dagokion deialdia burutzen da eskariak aurkezteko epea irekiz
Mutriku, 2026ko ekainaren 30a.—Alkatea. (4574)
Gizarte zerbitzuen arloko elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak.
DIRU-LAGUNTZEN OINARRIAK
Oinarri hauen xedea da Mutrikuko Udalak Gizarte Zerbitzuen sisteman jarduten duten elkarteei lehiaketa publiko bidezko dirulaguntzak eman ahal izateko baldintzak arautzea. Bestalde, elkarte horien jardute eremuan bereiztuko dira tokiko eta bailarako esku hartzeak.
Helburua elkarte jarduera bultzatzea eta herritarren arteko elkartasuna sustatzea izanik, honakoak finantziatuko dira:
a) Baztertuta, babesik gabe, menpekotasun-egoeran edo sozialki isolatuta edo arriskuan dauden giza taldeen prebentziorako, arretarako, sustapenerako eta talde horiek gizarteratzeko jarduerak edo proiektuak.
b) Partaidetza eta gizarte boluntariotza sustatzea.
c) Sentsibilizazio proiektuak. Proiektu horiek, oro har, biztanleei edo sektore jakinei zuzenduko zaizkie: familiak; haurrak; pertsona elbarrituak, mendekotasun egoeran daudenak edota gaixoak; gutxiengo etnikoak; etorriberriak; preso ohiak; kontsumo-ohitura ez osasungarrietarako mendekotasuna, ludopatia… duten pertsonak; adinekoak eta gizarte arriskuko egoeran egonik, Gizarte Zerbitzuen laguntza behar duten talde guztiak.
- INPRIMAKIAK:

