KATALOGOA
Katalogo honen xedea da, alde batetik, Mutrikuko udalerrian dauden multzo, ondasun eta elementu eraiki edo naturalen zerrenda zehaztea, interes artistiko, kultural, historiko, ekologiko edo naturalistiko, zientifiko eta abarrengatik babestu egin behar baitira esku-hartze suntsitzaile edo degradatzaileetatik.
Zerrenda hori dokumentu honetan bertan jasotako "katalogatutako elementuen zerrendan" aipatutako ondasun eta elementuek osatzen dute.
Ondasun eta elementu horiek guztiak dokumentuan bertan eta arlo horretan indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan (Euskal Kultura Ondareari buruzko Legea) ezarritako babes-araubidearen mende daude.