Iratxo Ludoteka

  • Zer da:

Lapazorri Aisialdi elkarteak (IFK-G20997995) haurrei eskaintzen dien zerbitzu integrala da.

 Iratxo ludoteka, aisialdiarekin erlazionatutako espazio da:  jolaserako espazioa.
Aisialdi hezitzailea eskaintzeko, haur eta gaztetxoentzako pentsatutako eta diseinatutako espazioa da.
Jolasa eta jostailuak baliatuz, haurraren garapena lortzea dute helburu.

Ludoteka  3 eta 12 urte bitarteko umeeni zuzenduta dago.

  •  Helburu orokorrak:

 . Haurrei jolasteko eta harremanetarako espazio egoki eta hezitzaileak eskaintzea.

 .  Haurraren nortasunaren garapenean laguntza eskaintzea eta baloreetan heztea.

 .  Haurrei euskal kultura eta euskalduna izango den giroa eskaintzea, erabilera ohiturak sendotuz eta indartuz.

 .  Adin bakoitzerako egokiak diren jostailuak, jolasteko aukerak, giroa eta lagunak eskura jartzea.

 2021-2022 ikasturtea.

  •   Ate irekiak. Irailak 20, 21 eta 22an. Kartela.
  •   Triptikoa.  Deskargatu hemen.
  •    Izen emate orria. Deskargatu hemen.
  •    Egutegia. Deskargatu hemen.
  •    Covid 19 Protokoloa. Deskargatu hemen.
  •    Ordutegia: Taldeak sortutakoan zehaztuko da
  •    Helbidea:  3, 4, 5 urteko eta LH 1 (Beheko Plaza z/g - Iratxo Ludoteka) / LH 2, 3, 4, 5 eta 6 (Gaztelekuan)
  •    E maila: iratxoludoteka.mutriku@gmail.com
  •    Hezitzaileak:   Jone Osa Basurko eta Mertxe Mendibe Lazaro.
  •    Leku seguru eta egokia.