Txantxangorri Aisialdi Taldea

  •  Zer da:

Txantxangorri Aisialdi Taldeak (IFK-G20900718) haurrekin egiten du lan.
Aurrez planifikatutako Urteko Ekintzen Programa du helburu.

 

35 begiraletik gorako lan talde ederra osatzen du Txantxangorri Aisialdi Elkarteak. Aisialdira zuzentzen dute beren jarduna, jolaserako guneak eskainiz. Haur eta gaztetxoentzako pentsatutako eta diseinatutako Ekintzen Programaren bidez, aisialdi hezitzailea eskaintzea dute helburu. Jolasaren eta jostailuen bidez, haurra garatzeko helburu zabalagoa lantzen da. 

 

 

Txantxangorriren Blog-era zuzenean sartzeko sakatu hemen

  • Helburu orokorrak:

 . Haurrei jolasteko eta harremanetarako gune egokiak eta hezitzaileak eskaintzea.

 

.  Haurraren nortasunaren garapenean laguntza eskaintzea eta baloreetan heztea.

 

.  Haurrei euskal kulturan erakustea eta giro euskalduna eskaintzea, erabilera ohiturak sendotuz eta indartuz.

 

.  Adin bakoitzerako egokiak diren ekintzak, jolasteko aukerak, giroa eta lagunak eskura izatea lortu nahi da.
Hezituz haztea da lortu nahi dena.

  

Txantxangorri Aisialdi Taldea: 2024ko Udalekuak.

Uda hurbiltzen ari da, eta honekin batera badatoz aurtengo Txantxangorriko Udatxiki eta Udabentura ere. 

 

 Hemen duzue udalekuetako diptikoa (informazio orria) eta baimen orria, Mutrikuko eskoletan eskuz banatu direnak.  Luardo Etxean eskuz entregatu beharko dituzue bi dokumentu hauek:

Sakatu linkak dokumentuak deskargatzeko


  

Udalekuei buruzko ohiko galderak

Txantxangorriko udalekuetan izena ematean, webgune honetan adierazitako informazio guztia irakurri eta onartzen duzula baieztatzen duzu

Kuotetan ordaindutako diruaz aparte, beste zerbait ordaindu behar da?

Urtero bezala, kuotan ordaindutako dirutik aparte, diru-kopuru gehigarri bat eska dezake Txantxangorri Aisialdi Taldeak udalekuetan, irteera edo ekintza bereziren bat burutzeko. Oro har, eskatzen den kantitatea ez da 10 €-tik pasatzen. Hori bai, Lehen Hezkuntzako 6. mailako haurrek 3 eguneko irteera izaten dutenez, irteera honetarako eskatzen den diru-kopurua handiagoa izaten da nahitaez.

Egun edo aste batzuetarako bakarrik apuntatu dezaket haurra?

Sentitzen dugu, baina ez dugu aukera hori eskaintzen Txantxangorriko udalekuetan. Izen-ematea hiru asterako egiten da. Haurra astebetez, bi astez edota egun konkretu batzuetan etorrita ere, kuota osorik ordaindu behar da.

Izena eman ostean nire haurra ez badator udalekuetara, kuotaren dirua itzultzen da?

Urte honetatik hasita, Txantxangorri Aisialdi Taldeak kasu edo egoera bakoitzaren arabera baloratuko du kuotaren itzultzea (partziala, osoa edota ez bueltatzea). Edonola ere, haurra apuntatzean, familia-arduradunak onartzen du badakiela kuotaren dirua ez itzultzeko aukera dagoela.

Noiz jakingo dugu udalekuen inguruko informazio gehiago (begiraleak, haurrekin biltzeko guneak, plangintzak…)?

Familia-bileretan helaraziko da informazio guzti hori: begiraleen aurkezpena, eguneroko plangintzen banaketa, goizero elkartuko garen tokien zehaztapena… Izen-emate orrian azaltzen dira aurtengo familia-bileren datak. Zabiel Kultur Etxean egiten diren bilera hauek familiei zuzenduta daude, ez haurrei. Bilerak amaitu ostean, familia guztiek jasoko dute bileran emandako informazio guztia.

 Txantxangorri Aisialdi Elkartearen kontaktua: