Etxebizitza baten jabe zara eta errentan eskaini nahi duzu?

BIZIGUNE PROGRAMA

Eusko Jaularitzak Alokabideren bidez EAEko etxe hutsak mobilizatzeko eta baliabide ekonomiko nahikoa ez duten pertsonak, merkatu librean sartzeko BIZIGUNE PROGRAMA kudeatzen du. Programa honen bidez, erabilera soziala eman nahi zaie hutsik dauden etxebizitzei, etxebizitza duin bat arrazoizko prezioan lortu ahal izan dadin.

Informazio gehiagorako sakatu hemen

BIZIGUNE PROGRAMAREN ABANTAILAK

  1. Zure etxebizitza hutsaren errentamenduaren kudeaketa integrala. 
  2. Urteko alokairua eta errenta hilero kobratzearen bermea.
  3. Alokabidek egindako txosten teknikoa. 
  4. Energia-ziurtagiria. 
  5. Laguntza ekonomikoa etxebizitza alokairurako prestatzeko eta egokitzeko.
  6. Etxebizitza egokitzeko eta erreformak egiteko aurrerakina (%0ko interesekin). 
  7. Etxebitzaren mantetze-lanak eta kontserbazioa. 
  8. Etxeko arrisku anitzeko aseguru baten kontratazioa, Alokabideren kontura.
  9. Kontratua amaitzean etxebizitza kontserbazio egoera berean itzultzeko bermea, erabilera egokiak sortutako higadura normala salbuetsita.
  10. Berme juridikoak.

ETXEBIZITZEN OINARRIZKO BALDINTZAK

Honako oinarrizko baldintza hauek bete beharko ditu etxebizitzak, gutxienez:

  • Itxura txukuna eta garbia. 
  • Bizigarritasun-baldintzak betetzea.  
    • Kristal bikoitzeko leihoak.
  • Instalazio elektriko egokia eta potentzia nahikoa edukitzea, aparatuen eta bertan biziko diren pertsonen segurtasuna bermatzeko moduan.
  • Sukaldea eta komuna ongi ekipatuta eta funtzionamendua egoera onean egotea.
    • Ez da butanoa onartzen.
  • Berokuntzako eta ur bero sanitarioko sistema. 
    • Berokuntzako sistema horman ainguratuta egon behar da. 

 

ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa)

ASAP programaren helburu nagusia titulartasun pribatuko etxebizitza hutsak merkatuan errentarientzako arrazoizko prezioan alokagai ipintzea da.

Etxebizitza hutsen jabea Eusko Jaurlaritzak zehaztutako laguntzaile homologatuekin jarri beharko da kontaktuan eta hark errentatzailearen eta errentariaren arteko bitartekaritza lana egingo du.

Agente homologatuak ezagutzeko klikatu hemen

Etxebizitzak sustatu edo birgaitzeko neurriak, errentamendu babestuan lagatzeko. Dirulaguntzak:

Etxebizitza eraiki berriak nola birgaituak eta egokitu berriak alokairuan jartzeko dirulaguntzak: etxebizitzok sustatzaileak  edo hirugarren batek jarri ahal izango ditu errentamendu babestuan.

Informazio gehiago hemen.

Ez dago elementurik karpeta honetan.