Alokairuan etxebizitza bat eskuratu nahi duzu?

Eusko Jaurlaritzaren bidez etxebizitza alokatu ahal izateko informazioa aurkituko duzu hemen.

Eusko Jaurlaritzak martxan dituen hainbat programetan parte hartu ahal izateko baldintza nagusia Etxebide Euskal Etxebizitza Zerbitzuko eskatzaileen erregistroan, alokairu erregimenean alta egoeran egotea da. Izapide hori egiteko sakatu hemen

Eusko Jaurlaritzak alokairurako honako bi programa hauek ditu: 

  • BIZIGUNE: Alokairu babestuko etxebizitzak dira, Etxebideko erregistroko puntuazio-hurrenketaren arabera eta etxebizitzaren ezaugarriak kontuan hartuz esleitzen dira bizilekuak. Maizterrak Eusko Jaurlaritzarekin sinatzen du kontratua, ez etxe jabearekin; eta alderantziz. 
    • Baremazio irizpideak ezagutzeko sakatu hemen.  
    • Etxebiden izena emateko sakatu hemen.
      • Eskabide-orrian, etxebizitza hutsa alokatze programan parte hartu nahi duela adierazi beharko duzu. 

 

  • ASAP: etxebizitza libreak kudeatzen ditu, arrazoizko prezioan eta agente kudeatzaileen bidez burutzen da pribatuen arteko akordioa. Programan zure intereseko etxebizitzaren bat badago, etxebizitza horren esleipenean parte hartzea eskatu beharko duzu
    • Informazio gehiagorako zein eskaera egiteko sakatu hemen

Ez dago elementurik karpeta honetan.