Garapena: Dirulaguntzak
Mutrikulan
Dirulaguntza hauen helburua, lanpostu berriak sortzea eta emakumeak, zein lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak, lan-munduan sartzea sustatzea da. Horrela, Mutrikun, enplegu sorrera eta enpresa-ekimenen garapena bultzatzen delarik.
Urtean behin ateratzen da.
Azken deialdia: 2023
Eskari orria jaitsi
Beste dirulaguntza jaso izanaren aitorpena
Dirulaguntza eskatzeko epea: 2023ko urriaren 31an
Mutrikuko alor sozio-ekonomikoan lan egiten duten elkarteentzat
Ondoko diru-laguntza deialdi honekin Mutrikuko Udalak alor sozio-ekonomikoan diharduten hainbat erakunde, instituzio eta elkarteren jarduna sustatu, bultzatu eta babestu nahi du. Erakunde hauek oinarrizko subjektuak direla ulertzen da Mutriku moduko udalerrien garapen sozioekonomikoa bultza- tzeko. Urtero ateratzen dira.
Azken deialdia: 2022
Eskari orria jaitsi
Dirulaguntza eskatzeko epea: 2022ko Urriak 7 arte.
Inguru komertzialeko lokal hutsak berreskuratzeko dirulaguntza
Mutrikuko merkataritza biziberritzeko lan ildoen baitan, inguru komertzialetan merkataritza berreskuratzea eta indartzea nahi da, bertako lokal hutsak ekintzaile berriekin berreskuratzeko estrategia garatuaz. Eremu horien indarberritze prozesurako funtsezkoa da merkataritza-jarduna bultzatzea; hain zuzen, eremu horiek ekonomikoki suspertzeko akuilu nagusietakoa da merkataritza.
Urtean behin ateratzen da.
Azken deialdia: 2018
Eskari orria jaitsi
Dirulaguntza eskatzeko epea: dagoeneko martxan dauden enpresak 2018ko Urriak 20 arte. Urriak 9tik aurrera sortutako enpresak, 2018ko Azaroak 30a arteko epea dute eskatzeko.
Mutrikuko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntzak: jarduera ekonomikoa Covid-19ari aurre egiteko prestatzera bideratutako inbertsioak.
Deialdi honen xedea da baldintzak arautzea, honako helburuak dauzkaten dirulaguntzak emateko: Mutrikuko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak egitea, ekipamenduak jartzea eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egitea, jarduera ekonomikoak Covid-19ari aurre egiteko prestatze aldera.
Deialdia: 2020.
Oinarri arautzailea, hemen
Epeen luzapena hemen
Eskari orria jaitsi
Onargarriak diren CNAE-ak
ERantzunkizunpeko adierazpena deskargatu
COVID-19ari AURRE EGITEKO HARTUTAKO NEURRIEN ONDORIOZ KALTETUAK IZAN DIREN TXIKIZKAKO MERKATARITZAKO ESTABLEZIMENDUEN, OSTALARITZAREN ETA ENPRESEN JARDUERA EKONOMIKOA BULTZATZEKO UDAL DIRU-LAGUNTZAK
Covid-19ak eragindako osasun krisialdia eta honek ekarritako alarma egoera ondorio garrantzitsuak sortzen ari da enpresen egunerokotasunean . Egoera honen ondorioz , Mutrikuko Udalak kaltetuak izan diren herriko txikizkako merkataritzako establezimenduen , ostalaritzaren eta enpresen jarduera ekonomikoa bultzatzeko dirulaguntzak emateko premiazko deialdia luzatu du, horretarako 150.000€-ko ezohiko partida bat onartu ondoren.
Deialdia: 2020.
Informazio gehiago, hemen
Eskari orria jaitsi