Eskola Kirola

Eskolako kirolaren helburu nagusia haur kirol-egilearen hezkuntza-garapena osatzea izango da, bai eta kirolari bakoitzaren banakako beharrizanak asebetetzea ere. Hala, eskolako kirolak haurren heziketa integrala bilatuko du, beren sarbidea eta parte hartzea bermatuz berdintasunez eta sexu-estereotipo eta roletatik kanpo; haurren nortasuna era armoniatsuan garatzea bilatuko du, bai eta geroko adinetan ere kirola modu jarraituan egin ahal izatea eta bizimodu osasuntsua eramatea bermatuko duten baldintza fisiko eta kirol ohitura batzuk eskuratzea ere.

 

  • ARAUDIA DESKARGATU

14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena

125/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Eskolako Kirolari buruzkoa

391/2013 Dekretua, uztailaren 23koa, eskola-kiroleko lehiaketen diziplina-araubideari buruzkoa

Abuztuaren 19ko 145/2009 Foru Agindua, Eskola Kiroleko Programaren barruko baimenak arautzen dituena

Urriaren 19ko 63/2007 Foru Agindua, eskola ikasleentzako kirol teknifikazioko unitateei baimena ematea arautzen duena

Otsailaren 25eko 69/2008 Foru Agindua, saskibaloi, eskubaloi, futbol, areto futbol eta errugbiko hastapeneko unitateak arautzen duena

2017ko abuztuaren 28ko 02-113/2017 Foru Aginduaren bidez onaitu zen 2017-2018 ikasturterako Gipuzkoako eskola kiroleko jardueren programena, non xedatzen diren erredimenduan hasteko lehiaketen arau orokorrak

2-118/2017oru Agindua, irailaren 25ekoa, aldatzen duena 2008ko otsailaren 25eko 69/2008 Foru Agindua

  • ADINGABEKOEKIN LAN EGITEKO AURREKARI PENALEN ZIURTAGIRIA.

Haurrak eta nerabeak babesteko sistemaren aldaketari buruzko 2015eko uztailaren 28ko 26/2015 Legeak ezarritakoa betez, adingabeekin lan egiten duten langile edota boluntario guztiek Delitugile Sexualen Erregistro Nagusian sartu gabe dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria tramitatu behar dute.

 Horri buruz  behar den  informazio  guztia esteka honetan eskura dezakezu.
 
Era berean  baldintza hau eskatzen duten hitzarmenetan edo dokumentuetan erabiltzeko  klausularen  adibide bat  ere itsasten da, agian,  lanean lagungarria izan liteke eta :
 
¨ Lan taldeetako kideek baldintza hauek bete beharko dituzte:
 
Haurrak eta nerabeak babesteko sistemaren aldaketari buruzko 2015eko uztailaren 28ko 26/2015 Legeak ezarritakoa betez, Delitugile Sexualen Erregistro Nagusian sartu gabe dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria"