Illarraren Kanpusa

Asier Illarramendiren Kanpusaren V. edizioa ospatuko da aurtengo 2019 urtean.

 2019 KO KANPUSA. ILLARRAREN KANPUSA.  V. EDIZIOA.

 

V. Illarramendi Kanpusa antolatzea eraman gaituen arrazoi nagusienetako bat, Asier eredu bezala ikusten duten herriko neska-mutilei, berarekin egoteko eta entrenatzeko aukera eskeintzea da.

Aurreko ediziotako arrakasta eta giro ona ikusita, aurten ere ahaztezinak izango diren bost egun bizitzea izango da gure helburua.

Futbolaz gain, kiroltasuna eta errespetua izango dira Kanpus honen funtsezko oinarriak.

Informazio gehiago http://www.illarra4.com/ web orrian.

 

  • INFORMAZIO OROKORRA.

Antolatzailea: Asier Illarramendi.

- Iraupena: 2019-06-24 // 2019-06-28.

     - Adin tarteak:  LH 3. mailatik LH6. mailara.

- Izen ematea:    Epea: Maiatzean zehar.   Izen-emate orriak, triptikoak eta kartelak, informazio guztiarekin   maiatzean banatuko dira.

    - Kuotak: Familiko ume bat (85 €).                    

    - Prozedura: www.illarra4.com web orriaren bidez.

    - Plazak: Mugatuak. Kopuruak gaindituz gero, aukeraketa, zozketa bidez.

    - Oharra: Kanpusa, Aldundiaren baimenarekin, Eskola Kirolaren estaldurarekin (aseguroa) aurrera eramaten den ekintza dugu.  Herriko Eskola Kirolean parte hartu duten umeek, ez dutenen aurrean, lehentasuna izango dute beti.   

 Kontaktua: Flyer eta posterretan banatuko da.

 

 2021 KO KANPUSA.

2021 urteko Illarraren Kanpusa bertan behera geratzen da Covid 19 dela eta.