ARKU GAIN COWORKING GUNEA
ARKU GAIN COWORKING GUNEA
Mutrikuko Udalak Garapen Sailaren bidez, ekintzailetza sustatzeko aurrera eramaten dituen ekimenen baitan sortu da gune hau. Herriko ekintzaileei lan-eremu partekatu bat eskaintzeko helburua du iniziatiba honek eta lankidetza, sorkuntza, elkar ikaskuntza eta ekintzaileen arteko harremanak eta proiektu bateratuak bultzatzeko balioko du.
Arku Gain eraikuntzak eta Mutrikuk herri bezala duen itsas historia kontutan izanik, elkarlanerako gune honek ere itsasoarekin lotura izatea nahiko luke Udalak, hori dela eta, era horretako ekimenak bultzatzen saiatuko da.
- Hauek dira Arku Gain Coworking gunea arautuko duten ordenantzak: Ordenantzak
POSTUEN ESLEIPENA:
Mutrikuko Udalak 2024ko urtarrilaren 15ean argitaratu zituen Coworking guneko postuak esleitzeko oinarriak.
Deialdia irekita geratu zen postu guztiak bete arte.
- Hasuek dira postuen eskaera egiteko oinarriak.
- Eskatzaileak Arku Gain Coworking gunea erabiltzeko eskaera orria bete behar du.
- Prezioak: udala tasak eguneratu arte ez da kobratuko. Ondoren 65€ hilabeteko.
- Eskaerak egiteko: Eskaerak Mutrikuko erregistro orokorrean egin behar dira edo mutriku.eus web gunearen bidez.
Informazio gehiago: garapena@mutriku.eus
Proiektu honek, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailaren diru laguntza jaso du, Itsaspen programaren bidez.