LORATU MUTRIKU BONO KANPAINA
“Loratu Mutriku” erosketa bonuen kanpaina egiten da Mutrikun, udaberrian eta udazkenean. Bertako merkataritza, ostalaritza, eta zerbitzuei lotutako aktibitate ekonomikoa indartzea eta herriko familien ekonomia laguntzea izango du helburu kanpaina honek.
Mutrikuko Udalak, 2020eko udazkenean antolatu zuen lehen bono kanpaina eta herriko hainbat sektoreen aktibitatean inpaktu baikorra izan zuen. Herritarrengan ere, oihartzun zabala izan zuen; hori dela eta, urtetik urtera errepikatuda aldaketa txiki batzuekin.
Kanpaina hauekin, udalak, epealdi labur batean herriko merkatari eta ostalarien artean 40.000€ mugitzea eta udalerriko familien erosteko ahalmena 13.500€- rekin diruz laguntzea lortzen du. Herriko merkataritza txikiarentzako oso dinamizatzailea izaten da ekimena.
Bono kanpainaren ezaugarriak
Udalak, 15.000 € -rekin, 1.350 bono finantzatzen ditu. Bono sorta bakoitza 20€tan erosi ahal izango da, baina 30€-ko balioa izango du eta frakzionatuta egongo da: 10 €-ko frakzio bat eta 5€ko 4 frakzio.
Kanpainaren iraupena
Kanpaina honek bi asteko iraupena izan ohi du.
Parte hartzen duten establezimenduak:
Bonuak aurrez izena eman duten establezimenduetan bakarrik erabili daitezke. Mutrikuko Udalak nabarmendu eta eskertu nahi du, herriko establezimendu hauek egiten duten esfortzua kanpaina hau aurrera atera ahal izateko, izan ere, eurek ez dute etekin zuzenik ateratzen, baina bonotan jasotako diru kopuru guztia aurreratu egiten dute:
Bono kanpainaren aurautegia
Azken kanpainaren oinarriak hauek dira: oinarriak
